Ohiko galderak

||Ohiko galderak
Ohiko galderak2020-10-13T17:00:08+01:00
Noiz egingo da Industry Tools?2020-10-06T17:03:04+01:00

2021ko ekainaren 1-3

Barrutiak ba al du aparkalekurik? Zenbat balio du?2020-10-06T17:07:51+01:00

Bilbao Exhibition Centrek 4.000 aparkaleku estali ditu. Tarifa 2 €koa da lehenengo orduan, eta 1,4 €koa gainerakoetan, egunean gehienez 15 € ordainduta.

Zein da bisita ordutegia?2020-10-06T17:10:01+01:00

9.30etatik 18.00tara.

Zenbat balio du sarrerak?2020-10-06T17:11:41+01:00

Laster

Joan izan naiz aurreko edizioetara. Berriz eman behar dut izena?2020-10-06T17:13:05+01:00

Bai. Gertakizun eta edizio bakoitzerako bisitari gisa eman behar duzu izena, zure akreditazioa bidal diezazugun.

Nola irits naiteke BECera?2020-10-06T17:14:39+01:00

Informazio hau Ferroforman web-gunean duzu eskuragarri.  Bisitaria / Zelan heldu

Bada bankurik barrutian?2020-10-06T17:44:48+01:00

Ez dago bankurik barrutian, baina bada BBKren kutxazain bat Erdiko Atarian.

Autoak alokatzeko enpresarik bada barrutitik hurbil?2020-10-06T17:19:12+01:00

Bilboko aireportuak hainbat alokairu-enpresa ditu.

Zein garraio publiko erabil dezaket aireportura joateko?2020-10-06T17:16:22+01:00

BECetik aireportura garraiobide publikoan joateko, metroa hartu behar duzu, 2 Linea, San Mames geltokiraino; bertan, lotunea dago Termibusen 30 minuturo irteten den autobus batekin. Era berean, taxi-geltokia dago barrutiko iparraldeko sarreran; 20 bat minutu irauten du eta gutxi gorabehera 30 € balio du.

Ba al dago hegaldien eskaintzarik Industry Tools bisitarientzak?2020-10-06T17:24:05+01:00

Industry Tools izan bitartean bidaia eta ostatuetarako eskaintza bereziei buruzko informazioa web-gunean dago Bisitariak/Bidaiak eta Ostatua atalean.

Nire ekipajea barrutian gorde dezaket?2020-10-06T17:27:31+01:00

Maletak eta jakak jantzi-gordetegian utz daitezke.

Barrutian erre daiteke?2020-10-06T17:36:02+01:00

Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2020-10-06T17:29:13+01:00

Larrialdi orokorretarako 112.

Elbarrientzako sarbidea2020-10-06T17:37:08+01:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Wi-Firik badago?2020-10-06T17:33:13+01:00

Bai, BEC-eko bisitariek, erakusketariek eta gainerako erabiltzaileek Internetera doan konektatu ahalko dute barrutiaren edozein lekutik. 

Zerbitzuak egunean 9 orduko konexioa 512K-ra ahalbidetzen du. Gainera, ahalmen edo denbora gehiago behar duten erabiltzaileek ordainketa-pasabidetik zuzenean kontratatu beharko dute.

Horretarako, zerbitzuak hura erregistratzeko oinarrizko datuak behar dira, hau da, izena, abizenak, mugikorra eta posta elektronikoa.

Gurpildun aulki bat eduki dezaket?2020-10-06T17:39:33+01:00

Bai, galdetu informazio-gunean bisita egiten duzun egunean eta non utziko dizuten bat adieraziko dizute.

Bidaia-agentziarik bada barrutian?2020-10-06T17:25:32+01:00

Bai, bidaia-agentzia bat dago barrutiko erdiko atarian. Era berean, BECen bidaien agenda ofizialarekin jar zaitezke harremanetan. Informazio guztia web-gunean duzu Bisitariak/Bidaiak eta Ostatua atalean.

Barrutiak ba al du aparkalekurik?2020-10-06T17:20:49+01:00

Bilboko aireportuak hainbat alokairu-enpresa ditu.