Emakumea ikusgarri IT by Ferroforma azokan

Masif-ek, industria hornikuntzaren eta burdindegiaren sektoreko emakumeen elkarteak, BECen egingo den azokan stand propioa izango du, bere burua ezagutzera emateko

Masif-ek, industri hornikuntzaren eta burdindegiaren sektoreko emakumeen elkarteak, bere burua aurkeztuko du Industry Tools by Ferroforma azokaren hurrengo edizioan. Azoka industrial hau Bilbao Exhibition Centre-en izango da ekainaren 4tik 6ra.

Eratu berri den emakumeen elkarteak BECek lagatako eremu batean bere stand propioa izango du; eremu hau azoka-esparruak talde honekin egindako elkarlanaren eta emandako laguntzaren emaitza da. Era berean, BECek erakundearen eskura jarriko ditu azokan hitzaldiak, konferentziak edo ekitaldiak egiteko beharrezkoak diren bideak.

Gizartean eta burdindegien eta hornikuntzen industri sektorean berdintasuna eta paritatea sustatzeko eta gai horren inguruan sentsibilizatzeko jaio da Masif. Industry Tools by Ferroforma azokan parte hartzea izango da elkartearen lehenengo agerraldietako bat. Bere presidentea, Cristina Menéndez, azokara gerturatuko da elkartearen fundazio-oinarrien eta hurrengo ekimenen berri emateko.

Garai berriak dira, azaldu du Masif-ek, eta enpresetan eta erakunde publikoetan emakumeek erantzukizun-postuak edukitzeko joera sendotzen ari da. Elkartearen helburua emakumeen papera gero eta ikusgarriago bihurtzea da. Horretarako, emakumeen bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko moduari buruz hausnartzen du, eta sektoreko emakume gazteenak sustatzen eta laguntzen ditu, horiek baitira belaunaldi-txandaketa bermatuko dutenak.

-ek idatzirik |2019-04-04T12:25:18+02:004 de apirila de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top