Industria eta teknologia nazioarteko mailan hazten jarraitzeko, Ferroforma azokako gako estrategikoak

Ferroformak industriaren eta espazio teknologikoak nazioarteko eskaintzan sartzearen aldeko apustua egin du hainbat azoka bateratzeari esker eta jasotako emaitzak onak izan dira, azokan parte hartu duten hainbat enpresek adierazi dutenaren arabera. “Azken urteotan, azokak bide zuzena aukeratu du, hau da, azoka industriala izatearena, eta hori nabaritzen ari da bezero-motan, ez bakarrik hornitzaile industrialei dagokienez, baizik eta azken erabiltzaileei dagokienez ere. Berrorientatze estrategiko hau funtsezkoa da Ferroformak aurreko hamarkadetan izandako arrakasta mantentzeko, eta nazioarteko mailara zabaltzeko”, adierazi du Iñaki Garmendiak, Ega Master enpresaren Zuzendari Kudeatzailea. Ega Master enpresaren helburua industriarako soluzioak hornitzea da, esku-erremintatik hasita, negozio honen arima alegia, kontrol-sistemetako teknologia berrietara, besteak beste.

Enpresen interesekoak diren bisitarien ugaritasunak, neurri batean ere erosle-programaren eta B2B topaketen arrakastari esker, azoka honen sektoreko topagune izaera indartu du gainera. Koldo Cámarak, azokan erakusketari izan den INDEX Fixing Systems finkagailu enpresaren Marketing Zuzendariak, egoera hau azpimarratu nahi izan du azokaren amaierako balorazioan: “Ferroforma berriz ere sektoreko erreferentzia-puntu bilakatu da. Aukera paregabea da bezeroekin elkartzeko, modu atsegin eta lasaian. INDEX Fixing Systems enpresarentzat, zalantzarik gabe, apustu segurua da”.

Bestalde, César Sainz de Diego ESKUIN-eko Presidenteak alderdi hori bera nabarmendu du: “Ferroforma sektoreak estatu mailan duen topagune nagusia da. Balio erantsi handiko produktuen fabrikazioa da Eskuin enpresen adierazgarri nagusia eta horregatik azoka hau erakusleiho ezin hobea da azken berrikuntzak aurkezteko”. Ekonomiaren etengabeko hazkundea kontsumo industriala nabarmen areagotzen ari da, azokaren antolamenduan laguntzen duen Sainz de Diegoren hitzetan, eta horrek, 2017rako aurreikuspen baikorrekin batera, eragin positiboa izan du Ferroformara hurbildu diren bisitarien kopuruan eta kalitatean.

Beste enpresa batzuk ere, hala nola Ceys-ek, Alemaniako Laserliner-ek edo Italiako Keyline-k, azokaren balorazio positiboa egin dute. “Oso egun intentsibo eta interesgarriak izan dira, gure erakustokian sektoreko eragile nagusiei harrera egin diegu: bezeroak, zentralak, kateak eta kooperatibak. Berrikuntza garrantzitsu bat merkaturatzear gaudenean beti parte hartzen dugu eta, kasu honetan, sorta industrialeko produktu-familia berri batekin etorri gara: erabilera industrialerako itsasgarriak, zigilatzaileak eta ebox-ak”, azaldu du Joan Viñasek, Ceys-eko Sail  Buruak.

Laserliner-en kasuan, Alemaniako enpresak duela lau urte gure herrialdean salmenta-sare espezifiko bat sortzearen apustua egin zuen, Ferroforma azokan parte-hartzeari onura ateraz. “Aurten kontaktu berri asko egin ditugu eta ohiko bezeroekin ere bildu gara”, adierazi du Manuela Wurst-ek, Nazioarteko Salmentetarako Buruak. Laserliner-ek eraikuntzarako neurketa-produktuen sorta oso zabala eskaintzen du.

-ek idatzirik |2017-06-12T09:27:35+02:0012 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top