Industry Tools by Ferroforma erabilera industrialeko produktu eta erreminten azoka bihurtu da

Banaketaren arloko enpresa adierazgarrienetako profesionalek eta industriaren erabiltzaileek dagoeneko eman dute izena ekainaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centre-n izango den Industry Tools by Ferroforma azokan izateko. Erabilera industrialeko produktu eta erreminten azoka bihurtzen ari da Industry Tools by Ferroforma, eta arlo hauetan oso ezagunak diren enpresek hartzen duten parte: azalera handiak, industria-hornikuntzak, burdindegiak, erosketa taldeak eta kooperatibak; baita industria handietako instalazio, eraikuntza eta fabrikazio enpresek ere.

Lehenengo taldean, hauek nabarmendu behar dira: ASIDE-Agrupación de Suministros Industriales de España, Bigmat, Bricogroup, Bricomart, CECOFERSA, COFEDAS, COFERDROZA, Comercial Ferrcash 2000, Ehlis, El Corte Inglés, EUROCRAFT, EUROCOLOR, GCI, Karpa Tools, Lams Europa, Leroy Merlin España, NCC eta Synergas.

Bigarrenean, aeronautikako, elikagaigintzako, automobilgintzako, ekipamendu-ondasunetako, eraikuntzako, tren-industriako, ingeniaritzako, makina-erremintako eta erakundeetako enpresak sartzen dira nagusiki; besteak beste, Aernova, Aciturri Aeroengines, Nestlé España, Mercedes Benz España, Ford España, Babcock & Wilcox, Construcciones Balzola, Tamoin, Bombardier Transportation Spain, Idom, Sener, Ingeteam Power Technology eta udal asko.

Haiek guztiek produktu berritzaile eta nazioarteko enpresa ugari aurkituko dituzte Industry Tools by Ferroforma azokan, baita merkatua zuzenean aztertzeko aukera paregabe bat ere. 22 herrialdetatik etorritako enpresa erakusketariek azaleraren % 70 hartu dute dagoeneko (euskal azoka-esparruko 1. eta 3. pabiloietan). Orain arte, enpresa hauek dute ordezkaritza handiena: burdinkienak eta industria-hornikuntzakoak, erremintenak, garbiketa eta mantentze industrialekoak, sarrailagintzakoak, finkapenetakoak eta lan-babesekoak. Aste honetan bertan hasi dira azokaren planoak marrazten.

«Azokak gehitzen, industria sortzen»

+Industry plataformaren goiburua da, 2019ko ekainaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centre industriarako fabrikazio-prozesuei eta hornigaiei buruzko nazioarteko topagune handiena bihurtuko duten zazpi azoken baturaren izena.

Horrela, Industry Tools by Ferroforma azokarekin batera, hauek izango dira: Subcontratación, Fabrikaziorako Prozesu eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka; ADDIT3D, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka; Maintenance, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka; Pumps & Valves, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka; BeDIGITAL, Industriarako 4.0 Irtenbideak eta Erremintak; eta FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka.

Zazpi azoka horiek batera antolatzeari esker, parte-hartzaileek oso espazio industrial zabala izango dute eskura; bertan, bezero potentzialak izan litezkeen interes handiko enpresekin zuzenean jarri ahal izango dira harremanetan.

-ek idatzirik |2019-03-06T12:11:38+01:006 de martxoa de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi

Go to Top