Industry Tools, Ferroformaren lorratzean

Industry Tools Ferroformak azken hamarkadetan egindako sustraietatik sortu da, eta, lehenengo edizio honetan, erakusleiho ezin hobea da industrian erabiltzen diren produktu eta tresnetarako. Hala uste dute topaketara etorri diren 22 herrialdetako 343 enpresek.

Ferroformaren lorratzari jarraikiz, erakusketariak aurreko urteetako itxaropen berberekin etorri dira Industry Tools-era. Fernando Zuberok, Imcoinsako zuzendari komertzialak, oso argi du: «Burdindegiaren eta industri hornikuntzaren sektoreari dagokionez Estatuan erreferentzia den azoka bakarra da, eta jendea erakartzeko ahalmen handia du». Horrez gainera, Zuberoren hitzetan, horri esker, “sektoreko enpresa garrantzitsu guztiak izango dira bertan». Imcoinsak Advance konpresore gama ekarri du Industry Tools-era, baita metalerako eta eraikuntzarako barautsen programa ere.

«Garrantzitsua da Industry Tools-en moduko azoketan parte hartzea, sektorearen topagune baitira. Kontuan izan behar da sarrailagintzako banaketa kanala ez dagoela identifikatuta». Ivan Rodríguezek esan du hori, Sarrailagintzako eta Segurtasuneko Espainiako Profesionalen Elkarteko (APECS) kudeatzaileak. Haren arabera, sektorea une erosoan dago orain, eta «lan asko» du. Rodríguezek iragarri du Industry Tools-ek dirauen bitartean enpresek azken berrikuntzak aurkeztuko dituztela, «sarrailagintzak erreferentzia izaten jarrai dezan sektorean».

Bestalde, erakusketa-guneaz gain, azokak B2B programa garrantzitsu bat ere badu. Programa horretan, hainbat herrialdetako ordezkariek hartzen dute parte; besteak beste, Saudi Arabiakoek, Aljeriakoak, Ziprekoek, Egiptokoek, Hegoafrikakoek eta Tunisiakoek, eta horrek nazioarteko ukitua garrantzitsua emanez azokari. Era berean, sektore elkarte eta fabrikatzaile eta erabiltzaileen talde nagusiek programa propio bat antolatu dute Industry Tools izango dela aprobetxatuta. Adibidez, APECS gunea sortu da, eta, bertan, sarrailagintzari eta segurtasunari buruzko jardunaldi teknikoak izango dira. Horrez gain, burdindegiaren eta industri hornikuntzaren sektoreko emakume elkarteak (Masif) bere burua ezagutzera emango du BECen. Azkenik, Industry Genius eremua ere antolatu da, BEC-ek eta Inventos Eurekak koordinatutakoa, industriaren munduarekin erlazionatutako azken asmakuntzen berri emateko.

-ek idatzirik |2019-06-04T17:08:57+01:004 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi