Zer da Industry Tools?

||Zer da Industry Tools?
Zer da Industry Tools?2021-01-19T09:03:13+01:00

IT, Industry Tools by Ferroforma

INDUSTRY TOOLS by Ferroforma Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azokak bigarren edizioa ospatuko du Bilbon, 2021eko ekainaren 1etik 3ra.

Azoka profesionala izanik, fabrikazio industriako, industri hornikuntzako, eraikuntza hornikuntzako, burdindegia banaketako eta burdindegi azalera handietako bisitariak eta baita erabiltzaile instalatzaileak ere bertaratzen dira.

2019ko lehenengo edizioan, 357 erakusketarik hartu zuten parte, eta 19.534 bisitari jaso zituen, horietatik % 6 atzerritarrak.

Hartan, B2B topaketak egin ziren, guztira 318 elkarrizketa eta askotariko jarduera teknikoak.

Azokan parte hartuko duten sektoreak

  • SARRAILAGINTZA, BURDINERIA ETA SEGURTASUNA
  • ELEKTRIZITATEA ETA ARGIZTAPEN INDUSTRIALA
  • JASOTZEA ETA ERABILERA
  • LAN-BABESEKO EKIPAMENDUAK
  • BURDINDEGIA
  • FINKAPENAK
  • EBAKETA-ERREMINTAK
  • EGURRARENTZAKO ERREMINTA ELEKTROERAMANGARRIAK
  • ESKUKO TRESNAK
  • GARBIKETA ETA DROGERIA INDUSTRIALA
  • INDUSTRIARAKO BARNE-LOGISTIKA, ALTZARIAK ETA BILTEGIRATZEA
  • ZERBITZUAK ETA ERAKUNDEAK
  • INDUSTRIARAKO ITURGINTZA ETA KLIMATIZAZIO HORNIKUNTZAK
  • INDUSTRI HORNIKUNTZAK
  • ERAIKUNTZARAKO HORNIKUNTZAK

Ekitaldi garrantzitsu hau beste 6 azoka industrialekin batera izango da, bai denborari dagokionez bai tokiari dagokionez: Subcontratación, Maintenance, Pumps & Valves, Fitmaq, BeDigital eta Addit3D. Guztien artean 50.000 m2-tik gorako erakusketa azalera eta 1300tik gora erakusketari elkartu zituzten 2019ko Estatuko azoka industrial handiena izan zenean.