Nazioarteko salerosketak Industry Tools-en B2B topaketetan

|Nazioarteko salerosketak Industry Tools-en B2B topaketetan

Nazioarteko salerosketak Industry Tools-en B2B topaketetan

Sarrailagintza, burdineria, eskutokien, segurtasun-kutxen, finkapen, tresneria, babes-ekipamenduen eta eraikuntzarako eta industriarako hornikuntza materialen hornitzaileen bila dabiltza, euskal enpresek oso ongi baloratzen dituzte eta 23 herrialdetik datoz. Industry Tools-en B2B programaren erosleak dira, zeinak gaur goizean hasi diren haien agenda betetzen. 20 elkarrizketa izango dituzte jardunaldiko.

“Besarkagailuak eta falkak fabrikatzen eta saltzen ditugu eraikuntzaren industriarako, eta gure bezeroak hotelak, merkataritza-guneak eta antzerakoak dira”, azaldu du Francisco Garcíak, Clevis Mexikoko enpresaren Kontulari nagusia. “Hornitzaile bikaina dugu hemen, Index Fixing Systems hain zuzen ere, eta azokaren enpresa erakusketariekin merkataritza-harreman berriei ekin nahi diegu”.

Bestetik, Mahamadou Semega, Quincaillerie Mali enpresako Merkataritza Zuzendaria, aurreikuspen onekin iritsi da Bilbao Exhibition Centre-ra. “Eskuzko erreminta eramangarriak eta norbera babesteko ekipamenduak inportatzen eta hornitzen ditugu guk. 2017an, hemen, BECen, izandako esperientzia oso ona ikusita, produktu berrien bila itzuli naiz aurten. Imcoinsa-rekin eta EGA Master-ekin egiten dugu lan. Gertutasunez tratatzen gaituzte eta gure betekizunei egokitutako irtenbideak eskaintzen dizkigute beti. Nahiz eta gure herrialdearen egoera politikoa nahasia izan, eta, horregatik NBEk esku-hartu duen, jarduera eta ekonomiak aurrera egiten jarraitzen dute”.

Erakusketarien eta erosle potentzialen arteko B2B topaketen garapenak Industry Tools azokaren nazioarteko profila areagotuko du. Hainbat herrialdetako ordezkariak (Saudi Arabia, Aljeria, Argentina, Bulgaria, Txipre, Kolonbia, Boli Kosta, Kroazia, Ekuador, Egipto, Espainia, Frantzia, Italia, Mexiko, Nigeria, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Serbia, Hegoafrika eta Tunisia) hurbilduko dira BECera azokako erakusketariekin elkarrizketatzeko, kalitateari zein kantitateari garrantzia ematen dion formatuan egindako 20 minutuko bileretan.

-ek idatzirik |2019-06-05T16:44:46+01:005 de ekaina de 2019|Albistea|0 Iruzkinak

Iruzkin bat utzi